Nire aitona Juan Jose Uranga izenekoa 1931ean jaio zen otsailaren 14ean Orion, herri txiki bat kostaldean, eta 2 anai-arreba zituen.
Nire aitonari txiki-txikitatik gustatu izan zaio arrantza, gero ere garai haietan ez zegoen lanik orduan gizonak lanera bidaltzen zituzten itsasora edo beste lanen batera baina ohikoena itsasora joatea izaten zen, dirua eta janaria ekar zezaten etxera. Bera lan egiten zuen baporean beste langile bat bezala egiten zuen lan, bere aita baporeko kapitaina zen baina urteak aurrera egin ahala nire birraitona hil egin zen eta nire aitona kapitain bezala jarri zen. Denbora handian egoten zen itsasoan baina noizbehinka etortzen zenean denbora dexente izaten zuen. Nire aitona gaztea zenean ezagutu zuen nire amona, Lucia izenekoa. Garai haietan oso gazte ezkontzen ziren eta beno nire aitona 20 urte zituela ezkondu zen eta nire amona beno ez dakit esaten baina bera baino gazteago. Nire aitonak istorio asko kontatzen zizkidan txikia nintzenean, arrantzarenak edo beraren bizitza nolakoa zen txikia zenen. Adibidez behin kontatu zidan itsaso txarra eta euri ugari egiten zuen egun batean itsasontzia aberiatu egin zitzaien, orduan egun bat edo bi itxaron behar izan zutela konpondu ahal izateko edo norbait laguntzera joan arte itxaron behar zuten. Gero ere kontatzen zida txikiak zirenean ez zeudela orain dauden mugikorrak, orduan kalera atera eta bueno aurkitzen zituen jendearekin egoten zela, baita ere kontatu zidan arraunean ibilia zela eta ez zirela orain ditugun enbarkazioak bezala, egurrezkoak ziren eta oso pisutsuak, egun batean zortziko (8x) batean zegoela marea beran egoten denen islitak geratzen dira eta beno bera timonel (patroi) zegoela ez zuen ikusi eta horren kontra jota enbarkazioa erditik puskatu zuen. Zoritxarrez nire aitona 2013ko azaroaren 7an hil zen.
0 Comentarios
Deja una respuesta. |
Archivos
Junio 2017
CategorĂas |